AZKEN POST-a
IRITSI DA AZKEN EGUNA! Aste asko elkarrekin igaro ostean, Blog-ari agur esateko eguna iritsi da, lauhilekoan egin ditugun lan guztien azken emaitza hau izanik. Post honetan beraz, batetik, egin ditugun lan guztiei eta jaso ditugun hitzaldi eta tailer guztiei esker ikasi dugun guztia islatu nahi izan dugu, eta bestetik, nola sentitu garen bai talde gisa bai prozesu osoan zehar. Lauhileko hau egia esanda, nahiko azkar igaro zaigu, moduluko lana zela eta, hitzaldi eta tailer asko eta anitzak izan baititugu. Horietako bakoitzak zerbait desberdina transmititu izan digu, bakarra eta berezia bihurtuz, guzti honek profesional gisa prestatzeaz gain, bizitzarako zein egunerokotasunerako ere prestatu gaitu, pertsona moduan haziz eta geure ikuspegia zabalduz. Esaterako, lehenengo tailerra Tabakalerara egin genuen bisita izan zen, eta honekin hasiera indartsua eman genion gure lanari. Aniztasun kontzeptuari buruz genuen iritzi eta jakintza zabaltzen hasi ginen pixkanaka, hots, geure has