PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN
PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN
Lehengo egunean Maiteder etorri zitzaigun Pausoka Elkartetik, bera baita Pausoka Elkarteko sortzaileetako bat. Pausoka erreabilitazioa behar duen edozein haurrentzat sortu zen, baita gurasoei laguntzeko ere. Maiteder beraren eta bere semearen (Aimar) esperientzia gurekin elkarbanatzera etorri zen. Maiteder, Aimarren ama da. Aimar pertsona alaia da, lagunekin egotea gustatzen zaio, musika ere oso gustuko du, baita jatea ere. Gainera, garun paralisia du, eta bistakoa den bezala, gurpildun aulkian ibiltzen da.
Egoera horren aurrean, informazio ezaren ondorioz, Maiteder bakarrik sentitu izan zen haurraren lehen urteetan, inongo laguntzarik gabe, informaziorik gabe eta babesik gabe. Egoera berdinean aurkitzen ziren beste familia batzuk ezagutzean Aspacen, bakardade hori alde batera utzi eta ulertua sentitzen hasi zen.
Hasieran, Aimar Aspacen aurkitzen zen, baina gerora Maitederrek ohiko eskola batean eskolarizatu nahi izan zuen. Honi esker, familia guztia herriaren parte izatea lortu nahi zuen, izan ere, Aimar herriko eskola batean ez zegoenez, herriko haurrek ez zuten ezagutzen, eta ez ziren herriko partaide sentitzen. Haurraren, eskolaratze unea iritsi zenean, Maiteder, herriko eskola batera joan zen Aimarri izena ematera. Lehenengo eskola horretan ezezkoa eman zioten, ez omen zeuden prest “arazo” horri aurre egiteko, euren ustez Aimar pisu handi bat baitzen. Horren harira, beste eskola batera joan zen eta oraingoan oso pozik hartuko zutela esan zien, baina aldiz, bere adineko haurren etapan ez zegoela plazarik jada. Maitederren ametsak apurtu ziren eta oso zapaldua sentitu zen. Leher eginda eta espektatibak guztiz puskatuta, jada, hirugarren eskola batera joatean Aimar ilusio handiz hartuko zutela esan zieten, inolako trabarik gabe.
Maitederren espektatibak, lehen esan bezala, guztiz apurturik zeuden, izan ere, ez zuen uste inolako trabarik jasoko zuenik beraren semea eskolaratzerako unean. Baina, zoritxarrez honela geratu zen. Eskola guzti hauek egindakoaren ondorioz, kanporanzko proiekzio negatibo bat du, gizarte zibiletik kanpo geratzea “desberdina” delako. Eskolak, berez, curriculumak eskatzen dituen konpetentziak beteko dituzten ikasleentzat egina baitago, hau da, “emaitza onak” aterako dituztenentzat. Baina, azkeneko eskola honetan, gurasoak zein irakasleak guztiz inplikatuta eta konektatuta zeuden, Aimarren ongizatea lortzeko. Finean, familia eta irakasleen espektatibak berdinak izatea ezinbestekoa da haurraren kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
Azken batean haurraren diagnostikoan zentratzen dira eta ez pertsonarengan, haurra patologiatik baloratuz. Garrantzi gehiago ematen diote lehenengo inpresioari edo itxurari, ezaugarriak, pertsonalitatea, ikasteko kapazitatea, gaitasunak, ezaugarriak...etab kontuan hartu beharrean. Diagnostikoaren pisua oso handia da, baina kontuan hartu behar dugu, diagnostikoak haurraren ongizatea bermatzeko erabili behar direla, eta ez ezberdintasunak sortzeko, haurra estereotipatzeko eta bere mugak publikoan azaltzeko.
Bestalde, esan beharra dago haur bat bere gaitasun, ezaugarri ez ikusgarri eta mezu positiboetatik aurkeztea oso garrantzitsua dela, aurreiritziak negatiboak izan ez daitezen, ikusgarria dena jada garbia da eta beraz, ez da zertan azaldu beharrik. Pertsona batek, hortik haratago hainbat gaitasun eta ezaugarri positibo ditu, begi bistaz ikusten ez direnak baina pertsona ezagutuz gero ohartu gaitezke. Horregatik da hain garrantzitsua ikasleak zentzu guztietan ondo ezagutzea, esaterako; alderdi afektibo, sozial, konginitibo....
Baliabideei dagokioenez, hasiera batean, Maitederrek, berak soilik aurkitu zituen Aimar eskolan egokitzeko baliabideak. Baina gerora, eskolak ere Aimarren beharretara egokitzeko baliabideak bilatu zituen. Adibidez, ordutegien malgutasuna edo korroan bere kideekin esertzeko aulkia. Aldiz, nahiz eta eskola egokituta egon, gizartea ez zegoen/dago egoki egokituta: parkeak, kaleak, elkarteak... Berak azaldu duen moduan, familia, ikasle eta gizarteak, prest egon behar du egoera hauei aurre egiteko aniztasun funtzionala duten pertsonak alde batera utzi gabe. Gizartea hezi behar da.
Hortaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat talde daude eskolei beharrezko laguntza emateko. Esaterako, badaude eskola konbinatuak kultura aniztasuna sustatzeko, bidelagun programa aurrera eramaten dutenak, eskolaratze prozesuan laguntzen dutenak (haurrak eskolan kokatzen) eta curriculum anitzeko programak martxan jartzen dituztenak, (dibertsifikazioa). Programa guzti hauek martxan jarri ahal izateko, profesionalak daude. Hauek, bi esparru desberdinetan banatzen dira: eskola barrukoak eta eskola kanpokoak. Eskola barrukoak; entzumen eta mintzaira arazoak, irakasle orientatzaileak eta HIPI-ak (Hezkuntza indartzeko programak eta irakasleak) daude. Eskola kanpokoak (Berritzegune); pedagogia teraupetikoan (PT), irakasle aholkularia, pedagogia ospitalarioak...
Gaur egun, Aimar eskola honetan dago, bere ikaskideek Aimarrengandik asko ikasten dute, eta gizarte inklusiboago batean bizitzeko beharrezko gaitasunak garatzen dituzte. Aberastu egiten dira, Aimarrek eskola kohesionatu eta bere identitatea indartu egiten baitu. Gainera, bai irakaslea eta bai ikasleak Aimarren beharretara egokitzen dira uneoro, beraiek ere Aimarretaz elikatuz. Haurrek badakizkite zein diren Aimarren beharrak eta hauek erantzuten saiatzen dira beti, ondo ezagutzen baitute elkar.
Inplikazio eta borroka handi baten ondoren, Maitederrek bere helburuetako bat lortu duela esango genuke: Aimar eta familia komunitatearen parte izatea, herriko kideek kalean ezagutzea, herriko partaide izatea… Orokorrean, Aimar gaur egun eskolan lider bat dela esan daiteke.
Maddi Galarraga Iraola
Yara Duran Sanchez
Uxue Goñez Ortuñez
Aiuri Ferrero Uranga
Leire Gezuraga Gabiola
Comentarios
Publicar un comentario