Transexualitatea zer den, denok entzun dugu maila batean ala bestean, baina horren inguruan zehazki eta sakon gutxitan hitz egin izan dugu, gaia nahiko tabua izan baita ez oso denbora gutxirarte. Hortaz, batzuk gaiaren inguruko informazio gehiagorekin eta beste batzuk gutxiagorekin, joan ginen Naizen elkarteko kideen hitzaldia entzutera. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako haur eta nerabe adingabe transexualen familien elkartea dugu. Bertan hainbat haur eta gaztek aurkitzen dute babesa beraien identitatea eraikitzen daudelarik, aldaketez beteriko prozesu batean. Haur hauen egoera ez da batere erraza, izan ere, jendarteak estereotipo zein rol anitz atxikitzen dizkigu neskak femeninoak eta mutilak maskulinoak izan behar garela inposatuz. Beraz, sexismoa ematen dela ezin daiteke ukatu. Ez da beraz egoera erraza, euren identitatea bilatzen dutelako, eta horrek zakila duten neskak edo alua duten mutilak izatea dakarrelako. Haurra jaiotzen den unetik modu batera edo bestera ...
Comentarios
Publicar un comentario