TABAKALERA
Aniztasuna kontzeptu zabala da, eta hortaz horren barruan hainbat eta hainbat gai ditugu lantzeko. Aniztasunak aukera positibo anitz ematen badizkigu ere argia da bazterkeria ugari dagoela hainbat kolektiborekiko gehienbat.
Azken finean bazterketaz hitz egiten dugunean kolektibo jakin batzuekiko bazterketa hartzen dugu kontuan baina denok sentitzen gara geure mailan arrotz edo baztertuak. Segun eta zein testuinguru edota errealitatean jaiotzen garen, pribilegio desberdinak ditugu geure eskura. Pribilegio horiei kudeaketa egoki bat ematea ezinbestekotzat ikusten dugu, denok gizartearen parte sentiarazteko. Adibidez, L’Intrus erakusketan sartu baino lehenago egindako dinamikan; paper batean noizbait arrotz edo lekuz kanpo sentitu garen egoerak idazteko eskatu zigun gidak, ondoren altuan irakurri eta egoera horiek inoiz bizi edo jasan izan ditugun aztertu genuen. Horrekin konturatu gara, denok noizbait arrotz eta baztertuak sentitu garela, baina esan behar dugu, ezin dugula alderatu Libian jasaten duten bazterkeria, guk jasaten dugunarekin.
Azken finean bazterketaz hitz egiten dugunean kolektibo jakin batzuekiko bazterketa hartzen dugu kontuan baina denok sentitzen gara geure mailan arrotz edo baztertuak. Segun eta zein testuinguru edota errealitatean jaiotzen garen, pribilegio desberdinak ditugu geure eskura. Pribilegio horiei kudeaketa egoki bat ematea ezinbestekotzat ikusten dugu, denok gizartearen parte sentiarazteko. Adibidez, L’Intrus erakusketan sartu baino lehenago egindako dinamikan; paper batean noizbait arrotz edo lekuz kanpo sentitu garen egoerak idazteko eskatu zigun gidak, ondoren altuan irakurri eta egoera horiek inoiz bizi edo jasan izan ditugun aztertu genuen. Horrekin konturatu gara, denok noizbait arrotz eta baztertuak sentitu garela, baina esan behar dugu, ezin dugula alderatu Libian jasaten duten bazterkeria, guk jasaten dugunarekin.
Artea gizartea eraldatzeko tresna zein hausnartzeko baliabide gisa erabili dutela antzeman daiteke honako erakusketa honetan. Arte lanen atzean mezu garrantzitsu zein hunkigarriak aurki ditzakegu.
Esaterako, gure atentzioa gehien deitu zuen arte lanetako bat, hormigoizko bloke bat izan zen. Horren barruan bihotz baten taupadak entzuten ziren, honek, errefuxiatuen bizipenak islatzen zituen. Hau da, horiek paretaren alde batean daudela eta gu bestean eta ez dugula elkarren errealitatearen berri, beraz ezin diogula elkarri lagundu, gizartean beste bat izateko. Beste arte lan bat, argazki ezberdinak osatzen zuten multzoa izan da. Bertan, Libiako biztanleek bizi duten egoera desabantailatsua islatzen zen. Obra honek, hainbat emakumeen erailketa erakusten digu, eta nahiz eta artelan horrek herrialde jakin batean gertaturiko egoera errepresentatu, garbia da mundu osoan gertatzen den arazo larri bat dela. Hau da, hainbat argazki ageri dira obran, non bertan hasiera batean leku ilun eta isolatuak ikusten dira, gehiago fijatuz, bertan emakumeak daudela ohartzen gara, lurrean, hilda, arropa gutxirekin. Ez da kasualitatea emakumeak izatea eta hilik agertzea. Horrekin hausnartu ahal izan dugu, emakume guztiak sentitu garela noizbait, gauean, bakarrik, etxera iritsiko garen ala ez beldurturik. Azken finean, irudi horietan ageri ziren neska horietako edozein, gu geu izan gintezkeen edo izan gaitezke.
Erakusketaren bitartez, besteekin harremantzeko eta besteengandik ikasteko aukera aparta izan dugu. Izan ere, hainbat egoera ezberdinei aurre egiteko momentuan, batzuk modu batean interpretatzen zituztelako gauzak eta norberak berriz, beste batean. Honen bitartez, besteen iritziak eta ekarpenak entzunez, zure iritziak aldatu edota garatu ditzazkezu. Gainera, besteen azalean jartzeko aukera ere eman digu tabakalerara egin dugun txango honek, bai egin ditugun jarduerei esker eta baita ikusi eta aztertu ditugun artelanei esker, honek hausnartzeko aukera anitz eman baitizkigu.
Momentuoro aniztasuna izan genuen iparorratz erakusketan. Aniztasuna kontzeptu soziala da eta norbanakook protagonista gara aniztasunean, hau da, kolektiboaren barnean. Denok gara desberdinak eta aniztasuna desberdinen multzoa dela esan dezakegu. Pertsona bati bere aniztasuna aitortu ezean, mugak jartzen dizkiogu. Kasu honetan, argi eta garbi ikusi ahal izan genuen erakusketan errefuxiatuen edo emakumeen kasuan. Gure pribilegioez hitz egin dugu lehenago eta hori azpimarratzea oso garrantzitsua da. Pribilegioa beti izango du gizon zuri, heterosexual eta klase erdi altukoak. Nola ez, emakumea zapaldua eta bere pribilegioak ukatuak; edota Libiako mutil bat. Nahiz eta mutila izan, Libiakoa da, beraz ez zaio aitortuko inongo pribilegiorik, duen kulturagatik eta bizi den lekuagatik.
Irakasleen zeregina da pertsona arrotz ez sentitzea. Intrusoaren sentimendua ez izatea, bestela haurraren ikasteko aukerak mugatu ditzakegu.
Azken finean, pertsona zaintzeko, kasu honetan haurra, bere aniztasuna kontuan hartu behar dugu. Hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu, irakasleak ikaslea edota ikasleak ondo ezagutzea bakoitzaren beharrak asetzeko. Horren ondorioz, ikasle bakoitzari beharrezko ikaskuntza eman ahalko liezaioke. Alegia, beraren ahalmenetan oinarrituz, garapen hurbileko zonaldean kokatuz eta interesguneak ezagutuz, haurraren heziketa integrala lortu dezake, ikasketa aukerak mugatu gabe. Bestalde, irakasleak, ez du soilik bere kultura eta ohituretan oinarritu behar, kontuan izan behar ditu haurren ohiturak eta hauek onartu eta gelan integratzea ezinbestekoa da. Haurra gelako beste ikaskide bat bezala sentitu behar da eta ez intruso edo arrotz moduan. Horretarako, irakasleak, tresnak eskaini behar dizkio, bere beharrei erantzuten lagunduz; haurraren ezaugarri guztiak onartuz.
“La educación es importante porque trata de cambiar la sociedad. Estos chicos en la escuela están siendo preparados para vivir juntos, para valorar al otro y aprender de él. Es por eso que el trabajo de los docentes es muy importante, no es solamente enseñarles a leer o a aprender matemática, sino a vivir juntos. Educar es crear una sociedad más justa.” (Ainscow, 2017, El diario: educación, 2017tik jasoa).
Comentarios
Publicar un comentario