GOGORA
GOGORA
Honako tailer honetan landutako gaia ezaguna egin zaigu batez ere Euskal Herrian egon izan den gatazka politikoaren parte bat ezagutu dugulako; batzuek gertutik eta beste batzuek ez hain gertutik.
Badakigu, alde batetik, GAL existitu zela eta badakigu horrek gatazka politikoan eragin handia izan zuela Euskal jendarteak estatu espainolaren jokabide errepresiboa deuseztatuz. Gainera, indar polizialek indarkeriaz jazartzen zuten euskal gizartea, hilketa ugari eraginez.
Beste alde batetik, ETAk borroka armatuari ekin zion frankismo garaian eta garaiaz geroztik. Sasoi hartan, sufrimendua hainbat eta hainbat familiak jasan zuten, eta horren arrazoi ditugu jardunaldian ikusi ditugun bideoak.
Aniztasuna nabaria dela esan genezake, bi aldeetako testigantzak agertzen direlarik. Alde batetik, GAL-ek, Triple A-k edota indar polizialek hildakoen familiak ageri ziren, eta beste aldetik ETAk hildakoen familiak.
Gure inguru hurbilean batzuk aukera izan dugu honen inguruan hitz egiteko, zentzu batean gertuagotik eragin digutelako, familiako kide edo lagunak kartzelan egonik. Baina, egia da, oraindik ere tabú bezala tratatzen dela gai hau, erresumin handia dagoelako.
Entzun genituen testigantzetan gorrotoaren aferari erreparatu geniezaioke. Beraiek, elkarrizketatutako pertsonek, gorrotorik sentitzen ez zutela adierazten zuten. Horrekin, beraien pentsamenduan ahalduntze bat adieraziz. Azken finean, guztiek sentitu duten mina, familietako kideren baten galera izan baita.
Esan bezala gai hau tabú gisa ikusten da oraindik ere, baina garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu eskolan honen inguruko lanketa sakon bat egitea, Euskal Herriko historiaren parte garrantzitsu bat delako. Haurrak, kontzientzia hartu eta gure aurrekoek zer bizi izan duten jakitea nahitaezkoa da etorkizuneko jendarte bat eraikitzeko.
Comentarios
Publicar un comentario