IPUINEN LANKETA
Gelan landu genituen ipuin ezberdinek aniztasuna lantzeko aukera asko ematen dizkigute, batzuk beste batzuek baino gehiago. Aniztasunarekin lotuta, gai ezberdinak jorratzen dira, hortaz, baliagarria eta interesgarria iruditzen zaigu ipuinak Haur Hezkuntzan erabiltzea haurrei balioak transmititzeko. Horretarako, garrantzitsua da gaiak eta ipuinak ondo aukeratu eta aztertzea, hauen balorazioa egitea eta behin gelan lantzeko balio dutela eta prest ditugula erabakitzean praktikan jartzea. Lanketa hau egin ahal izateko ez da soilik beharrezkoa edukia (testua) ilustrazioak ere pisu handia du. Honen bitartez, haurrek gaiari buruzko ulerkera askoz modu errealagoan barneratzen dute, letrak irakurtzen ez jakin arren, irudiak interpretatzen badakitelako. Irudien koloreak eta formak zaindu behar dira emozioen lanketan laguntzen baitute, emozioak kolore tonuekin erlazionatu ditzakete. Bestetik, ipuinak irakurtzea edo kontatzea bi kontzeptu desberdin dira, batetik testuak dakarrena literalki h