GENERO ETA ESTEREOTIPOAK (BIDEOAK)
1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA
1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldeko jarduera
Taldearen zkia / Taldearen izena: 7. taldea. Alumy
Parte hartutako kideak: Aiuri Ferrero, Yara Duran, Leire Gezuraga eta Maddi Galarraga.
Data: 2019ko Otsailaren 25.
ZER DA NORMALA IZATEA?
Gizartearentzako “normala” izatea, berak inposatutako arau, norma zein estereotipo guztiak betetzen dituena da. Baina ba al dago norbait gizarte guztietan norma guzti hauek betetzen dituenik? EZ, normala izatea ezinezkoa da, hortaz guretzat kontzeptu hori ez da existitzen. Gizarteak sortu duen kontzeptu bat da, homogeneotasunarekin bat datorrena, gizartea kontrolpean eduki ahal izateko.
ZERTAN GARA DESBERDINAK TALDEKIDEAK….
DESBERDINTASUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
-Fisikoki, altura, ile kolorea...
-Betaurrekoak.
-Izateko era.
-Familia eredua.
-Pentsatzeko era.
-Sentitzeko era.
|
-Zuriak. Pribilegioak geure eskura.
-Neskak.
-Haur Hezkuntzako ikasleak.
-Ama hizkuntza euskara.
|
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Kolore neutroekin eta ez neska arrosarekin eta mutila urdinarekin. Edozein kolore erabiliko genuke.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Bi mutil eta gainontzekoa neskak, %99a neskak.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Graduak badaude maskulinizatuak eta feminizatuak, adibidez ingeniaritza (mutilak) edota zaintza lanak, erizaintza (neskak).
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Noski, kristalezko sabaia existitzen da. Emakumeek inoiz ez dute izango gizonezkoek baino postu altuagoa, emakumezkoak haurrak edukitzerako orduan ondo pentsatu behar dute beraien lana galtzeko arriskua izan dezaketelako. Gainera, soldatak ere askoz baxuagoak dira emakumezkoenak, gizonezkoenak baino.
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai, batez ere neskei gehiago exigitzen zaie mutilei baino. Neskak, askoz gehiago babesten eta kontrolatzen dira: kontuz, ez joan bakarrik etxera. “Sobreprotekzioa” da hori adierazteko hitza.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
SUPERHOMBRE
|
GLAMOUR
| |
Forma
|
-Urdin-berde kolorea.
-Izena (indarra)
|
-Arroxa kolorea.
-Glamurra, liraina, fina...
|
Edukiak
|
-Mutilen esterotipo perfektua.
-Perfektua izateko tips.
-Kamixeta gabe.
-Bere izaera pribilegiatua enpoderatzeko.
|
-Tapatuta.
-Neska manikiak, perfektuak.
-Forman egoteko, perfektua izateko tips.
-Indirektamente esan fisikoki nola egon behar zaren.
-Bikotea nola mantendu.
-Gizon emakume harreman heterosexuala bultzatu.
|
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Gaur egungo gizartean azalekoa da estereotipoak existitzen direla eta ezin dugu ukatu emakumezkoei askoz gehiago inposatzen zaizkiela gizonezkoei baino.
Bai, noski estereotipoak badaude. Alde batetik, emakumeak; altuak, argalak, bular eta ipurdi “handi”dunak (90-60-90), ile horiak, begi deigarriak, kirolariak, inteligenteak eta ikasketadunak izatea da gizarteak eskatzen duena. Emakumezkoak, gona edo soineko motz eta estuak eta izugarrizko takoiak eraman behar izaten dituzte. Horretaz gain, makilajeak pisu handia dauka, hori gabe ez baita “look”a osatzen.
Gizonezkoak aldiz, mota ezberdinetakoak daudela ikusi dezakegu kanpora begirako itxura erakusten duten lanbideetan adibidez. Fisikoki ez zaie emakumezkoei bezain beste exigitzen. Hala ere, badaude gimnasioan eguna pasatzen dutenak beraien gorputza tonifikatzen, hondartzan “moreno” jartzen, orrazkera antzekoak dituzte denek eta janzkerari dagokionez, galtza estuak geroz eta modakoagoak dira eta kamiseta zein jertseak ere bai. Lanerako traje dotoreek ere fama handia hartu dute.
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Batzuetan bai, baina beste batzuetan beste mota bateko estereotipoak existitzen dira. Egia da beste garai edo aroetan ezberdinak zirela estereotipoak. Nobleak zirenak azal zuria zuten eta aldiz langileek beltzarana. Gaur egun, kultura batzuetan pertsona lodia izatea ez dago gaizki ikusia, edota zuria izatea. Kultura okzidentalean aldiz, hori kritikatu egiten da eta bazterkeria edo diskriminazio egoerak areagotzen dira.
Telebistako iragarkietan, neskak argaltzeko pastilak saltzen dituzte, neskei zuzenki adieraziz argal egon behar dutela eta horretarako dieta bat mantendu behar dutela.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neska ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Noski, egunero bizi da. “Mikromatxismoak gizonezkoek egunerokotasunean egiten dituzten maniobrak dira, emakumeen gainean duten boterea baieztatzeko edo defendatzeko. Izendapen gehiago ere badituzte mikromatxismoek: tirania txikia, indarkeria biguna edo leuna, pertsonen arteko terrorismoa edo geroz eta gehiago hedatzen ari den indarkeria sotila”. Bai, ezagutu dugu eta gainera testuiguru ezberdin askotan. Gaizki sentitze da pertsona horrelakoetan, izan daiteke farran, kalean, kirol egiten, hondartzan...Irainduta, erasotuta eta gutxietsita sentitzen gara. Ez dute eskubiderik horrelakorik esan edo egiteko, beste inoren gaineko juizioak egiten baitituzte. Guk ez, baina askok bai hartzen dute barregarritzat. Kontzientzia kontua da eta guk emakumeok gure aldetik erantzun bat ematea beharrezkoa da, beti ere enpoderatuak sentitzen bagara.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Onarpena egon behar da beti. Besteak zu onartu behar zaitu, zuk bestea onartu beharko zenuke; guzti hau beti ere errespetuz eta norbere izateko modua zein ezaugarriak kontuan izanik..
- Errespetua beharrezkoa da bizikidetzarako.
- Besteen onarpena modu batean edo bestean bilatzeko, pertsonak edozer gauza egiteko prest daude; nahiz eta bere gustukoa ez izan, beharrezkotzat ikusten du bizia ematea adibidez.
- “Desberdina” den horrek izan ditzazkeen zailtasunak kontuan izan behar dira.
- Entzuteko eta laguntzeko prest egon behar da.
- Besteen lekuan jartzen jakin behar dugu. Besteak sentitu dezaketen hori zer den jakiteko. Enpatia.
- Tratu txarrak pairatzen dituzte onartuak ez direnak.
- Mina eta sufrimendua ez dira ahazten, beraz hori ekiditeko beharrezkoa da mota honetako bazterkeria egoerak saihestea.
2.2. FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
|
Laguntasuna. Pertsona bakar bat baino gehiago izanez gero, indar gehiago dugu.
|
2
|
Hitzak eraso bihurtu daitezke.
|
3
|
Desberdin izateak ez du esan nahi ez garenik existitzen.
|
4
|
Erasoa edozein lekutan eman daiteke, kontuan izan.
|
5
|
Nahiz eta zure inguruan jendea egon, baztertuta sentitu edo egon zaitezke.
|
6
|
Bullying-a leku guztietan dago, nahiz eta guk ez antzeman.
|
2.3. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
A) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
- funtzionala
- fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
- ahozkoak
- sozialak
- arrazakeria
- janzkera edo izakera
- ciberbulling
B) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoko pertsonak gaizki, baztertuta, bakarrik sentituko lirateke. Inork ulertuko ez baliete bezala. Talde presioaren menpe, onartuak sentitzeko.
Bai, ezagutu dugu horrelako kasuak eta esan beharra dugu ez dela batere aproposa ezta zibila, horrelako kasuetan parte hartzea edota ikustea eta ezer egin gabe geratzea.
C) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Horrelako pertsonak, noizbait jazarpena sentitu duelako, etxeko giroa ez dutelako ona, besteak baino gehiago sentitzeko, besteen aurrean hobeto geratzeko, etxean horrelakorik ikusi dutelako… etab izan daiteke. Gehienetan, horrelako pertsonak, gaizki sentitzen dira beraien buruarekin, eta egoera horretatik ihes egiteko egiten dute.
D) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Ikusleak beldur dira beraiei horrelakorik egin diezaioketen pentsatzeak. Horren ondorioz, erasotzailearen alde jartzen dira nahiz eta jakin, jokabidea bidezkoa ez dela. Horregatik, esan dezakegu ikusleak, beldurtuta, lotsatuta… etab egon daitezkeela.
Calcuta ondoaneko jardunaldiak gai ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko aukera eman digu. Hona hemen gure hausnarketa:
Nahiz eta aniztasunaren inguruko ezagutza zabalak eskuratu ditugun lauhileko honetan zehar, Calcuta ondoko jardunaldiari esker geure ikuspegia zabaldu eta errealitatea beste betaurreko batzuekin ikusteko aukera eman zitzaigun. Burututako jarduera eta hausnarketek; berdintasuna, aniztasuna, ugaritasuna, desberdintasuna, onarpena, errespetua, enpatia, inklusioa, Eurozentrismoa eta aniztasunarekin lotutako bestelako kontzeptu eta baloreak lantzea zuen helburu. Beti ere, gizarteko esterotipoak hautsiz.
Bigarren zatian, gure kasuan, mapa mundiaren lana jorratu genuen. Bertan, hainbat kontzepturen inguruan hausnartu genuen. Esaterako, gure mapa mundian Europa maparen erdian jarrita dago beste kontinenteak gurearen inguruan jarrita eta ezin aipatu gabe utzi kontinente bakoitzaren tamaina irrealak. Beste ikuspuntu batetik ikusten badugu mapa, beste perspektiba batekin ikusi genezake eta horretaz ez gara konturatzen. Azken finean, geure errealitatearen erosotasunean bizi gara eta honek geure ikuspuntutik zein bizimodutik haratago zer dagoen kontziente ez izatea eragiten du. Honek, hainbat ondorio ateratzera eraman gintuen. Potentzia mundialak beste herrialdeen gainetik daude, diruak dena mugitzen du, gizon txuri, dirudun eta okzidentalak (androzentrismoa) lagundurik, bera gizarteko erreferente izanez eta berarengandik desberdina den guzti hori, emakumea esaterako, alde batera utziz, gizonen menpeko bihurtuz.
Eurozentrismoa besteak baino hobeagoak sentitzea, besteak gutxiestea eta gizartearen erreferenteak ez izatera bultzatzea eta besteen menpekoak izatea eramaten du, Europarren kultura identitatea nagusituz. Bestalde, talde txikitan ere besteen onarpena bilatzen dugu, beldurra diogulako desberdin izateari eta pertenentzia sentimendua galtzeari edo ez izateari. Azken finean, norma zehatz batzuk ez jarraitzeagatik baztertua izatea.
Honekin kontuan hartu behar dugu, ez dela gizartearen errua bakarrik, baizik eta talde, arraza, esterotipoak arauak... jarraitzen ditugula onartuak izateko eta gaizki begiratua ez izateko. Ondorioz, homogeneotasuna bilatzen dugu singulartasuna eta berezitasuna aldera batera utziz. Homogeneotasunak, denak berdinak izateak eta kultura bakarra partekatzea eta jarraitzea darama, aniztasun hori hautsiz. Honela, gizarte estrukturaren kontrola sustatzen du, errazagoa izanez identitate bakarrarekin lan egitea. Homogeneotasunaren ideia hautsi behar dugu, kultura integratzailerako bidea jarraituz eta ezberdintasun hori onartuz. Ezberdintasun hori, estimatu edo aitortzeko ezinbestekoa izango da hezkuntza inklusibo baten ildotik jarraitzea. Hau da, ez da nahikoa ezberdin den hori onartzea (integrazioa) hortik haratago joan behar da guztien parte hartze eta entzute aktiboa sustatuz, komunitate sentimendua bultzatuz. Ez da nahikoa haiek gizartean onartuak izatea soilik, baizik eta, beraiek gizartearen parte direla eta onartzen ditugula sentitu behar dute, horretarako hauen parte hartze aktiboa bermatuz gizartean.
Comentarios
Publicar un comentario