UNRWA HITZALDIA

HITZALDIAK:

Lehen egunean artea gizarte eraldaketarako tresna gisa izenpean zenbait hitzaldi izan genituen UNRWA euskadiren eskutik. UNRWA Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Hauen helburua, Jordanian, Libanon, Sirian eta Palestinar herrialde okupatuetan dauden 5 milioi palestinar errefuxiatuei arreta, babesa eta defentsa eskaintzea da. Euren egoerari irtenbide baketsua eta iraunkorra emanez eta gainerakoei hauek bizi duten egoeraren berri emanez. Beti ere, aurre iritziak apurtuz. 

Azken finean, gizarte eraldaketarako hezkuntzaren bitartez, aldaketa indibidual, kolektibo eta herritar kritikoak sortu behar ditugu. Barrutik ukitzen gaituzten gauzek eraldaketa horretarako bidea irekitzen dute, hausnarketarako, pentsamendu kritikoa garatzeko zein aurreiritziak apurtzeko. Horren adibide garbia da, artista eta irakaslea den Maysun Cheikh Ali Mediavillak egiten duen lana. Pertsonen sentimenduak mugiarazteko eta kasu honetan Palestinako kasua ezagutarazteko artea eta IKT-ak elkartuz mezu desberdinak elarazten ditu.

Hortaz, eraldaketa hori aurrera eramateko artea baliabide lagungarria izan daiteke Haur Hezkunzako etapan, izan ere, barruko sentimendu edo egoera ezkutuak kanporatzeko aukera zabala ematen digu. Askotan, adierazi nahi dugun hori hitzez komunikatzea zaila egiten zaigu bai heldu zein haurrei eta kasu horietan tresna honetaz baliatzea eragingarria izan daiteke.


Nahiz eta hitzaldi hauek gai interesgarri asko jorratu eta ezagutza desberdinak barneratu, jardunaldiaren bigarren atala, tailerrak, eraman errazagoak izateaz gain, ezagutzak modu dinamiko eta ludikoago batean barneratu genituen. Honek, hausnartzera bultzatu gintuen, etorkizun batean geure haurrekin ikasgelan gaudenean, nolako klaseak eman nahi ditugu edo nola lotu nahi dugu haur ororen arrakasta? Ezagutzak teoria hutsarekin soilik ez dira barneratzen eta hortaz, tailerretan ikusi bezala modu dinamiko batean ikasteak bide gehiago irekitzen dizkigu, kritikotasuna eta iritzi pertsonala garatzeaz gain sentimendu eta egoera desberdinei bidea emateko balio du. 

Hona eman tailer bakoitzak egin zizkigun ekarpenak:
  • Komiki tailerra

Tailer honetan hainbat jarduera egin genituen, haurrekin aniztasuna lantzeko baliagarriak.

 Hasteko, norbaitek sentimendu bat esan behar zuen (haserre, pozik, triste…) eta beste batek sentimendu horren aurpegia marraztu behar zuen arbelean. Ondoren, bakoitzari orri bat banatu eta epe motz bat genuen aurpegi bat margotzen hasteko, irakasleak esaten zuenean eskubiko lagunari pasa behar genion orria eta honek gure marrazkia jarraitu behar zuen eta guk gure ezkerreko lagunaren marrazkia jarraitu behar genuen. Honela, hainbat ikaskideren marrazkiei gure ekarpen txikiak eginez, aurpegi ezberdinak lortu genituen. 

Bukatzeko, komiki bat sortu behar genuen eta bakoitzak gai bat aukeratu beharrean dinamika bat egin genuen bakoitzak gai bat izan zezan. Orri zati batean subjektu bat idatzi genuen eta beste orri zati batean egoera (adibidez, subjektua: txakurra, egoera: parkean jolasten). Ondoren, subjektuak poltsa batean eta egoerak beste batean sartu eta bakoitzetik bat hartu genituen, horrela gure esaldia osatuz eta gure gaia sortuz. Bakoitzak bere gaiarekin gure komikia sortu genuen. 

Egia da hasiera batean “komiki tailerra” irakurri genuenean ez zela oso gure gustukoa izan. Uste genuen komikiak haur hezkuntzatik oso urrun zeudela, ez diegula probetxu handirik aterako edota zuzenean ez ditugula erabiliko. Tailer honek ikuspegi hori aldatu digu, komikiak, marrazkiekin batera, artea dira, eta arteak beti hainbat onura dakartza, kasu honetan, haur hezkuntzan. 

Artea haur hezkuntzan komunikatzeko tresna bezala definituko genuke. Artearen bitartez, kasu honetan komiki edo marrazkiak, haurrek mezu oso garrantzitsua elarazten dituzte.  Askotan, haurrak bere sentimenduak transmititu nahi ditu eta ez ditu nahi adina baliabide hauek adierazi ahal izateko, honek haurraren egoera ulertzea galarazten dio irakasleari eta ondorioz haurra frustratua senti daiteke. Baliabide didaktiko honen bitartez, hau da, komiki edo marrazkiaren bitartez, haurrari barruko nahaste horiek kanpo munduari komunikatu eta adierazteko aukera zabaltzen zaio. Honela, irakaslea haurraren egoerara gerturatu eta bere egoera afektibo eta soziala gertuagotik ezagutzeko aukera izango du, jarraian, egoera horretara egokitzeko testuinguru egokia eskainiz. 

Ipuinen moduan, komikiak ere Haur Hezkuntzarako baliabide didaktiko garrantzitsuak dira. Hauen bitartez, haurrei bestelako mundu eta errealitateak ezagutzeko aukerak zabaltzen dizkiegu, haurra pentsatzera eramanez. Azken finean, bertan kontatzen diren gertaerek helburu hezitzailea dute, modu honetan haurrei balore positiboak helarazten dizkiegu.

Bestalde, komikia, arazo sozial eta kulturalak konpontzeko lagungarria izan daiteke.  Bakoitzaren desberdintasunak onartuz eta balore hezitzaile eta positiboetan hezteko bideak irekiz. Kasu honetan, kominiak kultura ezberdinak eta bakoitzaren arazoak bertan trasmititzeko aukera ematen digu, haur bakoitzaren egoera eta kultura landu, ezagutu, ulertu eta esterotipoak hausteko.

  • Antzerki tailerra

Antzerki tailerrean, errefuxiatuak pairatzen duten egoera orokorraren interpretazio txiki bat egiteko aukera eman ziguten. HHko ikasleok, gelara sartu eta borobilean dinamika bat egin ondoren, jolasten hasi ginen. Tailerra eman zigun mutilak azaldu zuen, jolasaren bitartez antzeztuko genuela, eta haurrek ere halaxe egiten dutela.
Hainbat joko egin genituen bertako espazioa aprobetxatuz. Batetik, mutilak zenbaki batzuk esaten zituen eta guk zenbakiaren araberakoa egin behar genuen: salto, geldirik geratu edo hildakoarena egin. Bestetik, hondartza bat irudikatu behar genuen eta bakoitzak, hondartzan egon daitezkeen osagai ezberdinak imitatu behar genituen gorputza erabiliz.

Hasierako jokoek, antzerkiko dinamika hartzen lagundu ziguten, bertan landu behar genituen aspektu ezberdinak finkatzen: mugimendua, errepikapena, zurruntasuna… Errepikapenak, oraintsu azaldu bezala, toki handia hartu zuen. Behin eta berriz errepikatu behar izan genuen eszena berdina, buruan sartu, grabatu eta ondo finkatuta geratu arte.
Lehenengo eszenan, errefuxiatuak beraien herri eta etxeetatik, errefuxiatuen kanpoan sartzeko egin beharreko bide luze, neketsu eta mingarria antzeztu behar genuen. Gure objektuak, hau da, zapatak eskuan edo gainean hartuta, baliorik handiena zuen altxorra irudikatzen zuen. Baliozko altxor horiek baina, abandonatu egin behar izan genituen.

Bigarren eszena gauzatu ahal izateko, beste joko bat egin genuen, imajinazioa zena gure tresna garrantzitsua. Hondartzan egongo bagina bezala irudikatu behar genuen gure burua, bakoitza pertsonaia edo egoera bat interpretatuz. 

Hirugarrenik eta azken eszena antzezteko, gorputzaren zurruntasuna zen kontuan izan beharreko faktorea. Soldaduak bagina bezala, azkar eta indar handiz azaldu genuen errefuxiatuek beharrezko dituzten osasun zerbitzuak hartzeko izaten dituzten zailtasunak, milaka kilometroko ilarak eginez.

Azkenik, ilaran jarri ginen guztiok, eta kandela batzuk eskuan hartuta, aurrera egiten zuten batzuek. Besteok atzetik eta astiro, eszenifikatu genuen egoeraren gogortasuna, amaiera emanez antzerkiari.

Modu oso interesgarria izan zen errefuxiatuen egoera irudikatu ahal izateko, oso originala eta aldi berean gogorra. Sentimenduen leku handia hartu zuten, emozioak azaleratuz eta errefuxiatuak izango bagina bezala imajinatuz gure burua. 

Jokoaren bitartez, oso erreala eta aldi berean errepresentazioa bat zen egoera gordin bat azaldu ahal izan genuen. Ez genuen espero, joko sinple batzuetatik abiatutako ariketa, horrelako antzerki batean bukatuko litzatekeenik. 

Oso interesgarria da egin genuen ariketa, haurrekin ere antzezlanen edo antzerkiaren bitartez, milaka gauza landu daitezkeelako. Errealitatera hurbiltzeko aukera ematen du, eta norbere aurreiritzi eta jarrera ezegokiak alboratzeko oso herraminta eraginkorra da. Gainera haurrentzako ere entretenigarria izan daiteke, eta didaktikoa aldi berean.

Zer esanik ez, gorputz adierazpena eta emozioak asko lantzen direla, hauek izanik haur hezkuntzan landu beharreko aspektu garrantzitsu bi.

  • Ipuin tailerra

Tailer honetan, ez genuen ipuinik irakurri ezta kontatu ere, bizik eta gure esperientziak kontatzen jardun genuen tailerra iraun zuen denbora. Horretarako, tailerra hainbat zatitan banatu genuen. 

Hasteko eta behin bakoitza bere burua aurkeztu zuen gela osoaren aurrean. Horrela konfiantza giroa sortu genezan eta denen aurrean lotsa gutxiago pasa genezan. Ondoren, bikoteka jarri ginen. Bertan, beste kideari txikitako esperientzia positibo bat, bizitzako momentu barregarrik bat edo beldurrezko bat hautatu eta kideari kontatu behar izan genion. Hau egitean eta bikotekide guztiak amaitzean, denen aurrean beste kideak azaldutako esperientzia hori kontatu behar izan genuen gure modura.

Jarraitzeko, bikoteak baita hasierako bizipenak mantenduz, bizipen hori zentzumenen bitartez kontatu behar genion. Horretarako, bakoitzak bizipen hori bost hitzetan laburbildu zuen gerora bikotekideari ukimenaren bitartez hori transmititzeko. Hori egitean, bikotekide bakoitzak bagenekien gutxi gorabehera zertaz joango zen bestearen bizipena. Leku ezberdinetara eraman ondoren, bakoitza bestearen frentean eseri zen eta benetako esperientzia hori azaldu zion. Ariketa honen bitartez, nire bikotekidea eta ni, asko hitz egin genuen eta gure esperientzian gehiago sakontzen lagundu zigun, baita  konturatu ginen ez genuela bizipen zakar hori batek bakarrik jasan. 

Ondoren, ipuin bat osatu behar izan genuen, baina ez edozein ipuin, baizik eta izenez eta adjektiboz osaturiko bat. Alegia, ordenean jarrita, bakoitza izen eta adjektibo bat esan behar genuen gure aurrekoak esandakoarekin bat etortzen zena, telefono izorratuaren antzerako jolasa izan zen. Esan beharra dago, ariketa hau ez zitzaigula asko gustatu oso zaila izan baitzen, ez genuelako jarraitzen aurrekoak esandakoa, oso zaila baitzen guztiek esandakoaz oroitzeaz. 

Laburbilduz, naiz eta aniztasunaren inguruan ez hitz egin tailer honetan, konturatu ginen, egoerak kontatu ditzazkegula naiz eta, benetan ez bizi. Besteen lekuan jarri gaitezkeela sentimenduak azalduz, errealitatea deskribatuz… Honela, pertsona gehiagorengana heldu gintezke besteen egoera azalduz. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

LA DIVERSIDAD EN 5 MINUTOS + PREGUNTAS PARA REFLEXIONAR + CARTOBOARD

TRABAJANDO LA DIVERSIDAD MEDIANTE EL GRAFFITI